Goi tentsioko linea gelditzeko eskatuko dute alkateek Energia ministerioan

Gipuzkoa eta Nafarroako 170 alkatek goi tentsioko linea gelditzeko eskaera sinatu dute eta eskaera dokumentua gaur aurkeztuko dute Espainiako Industria eta Energia ministerioak Donostian duen azpidelegaritzan.

Gipuzkoa eta Nafarroako 170 alkatek goi tentsioko linea gelditzeko eskaera sinatu dute eta eskaera dokumentua gaur aurkeztuko dute Espainiako Industria eta Energia ministerioak Donostian duen azpidelegaritzan. Udalak azpiegitura honen aurka azaldu diren arren, REE Red Eléctrica de España enpresak aurrera jarraitzen du proiektuarekin, eta alkateek eta plataformak REE egitasmoa beharrezkotzat jotzeko 2008ko plangintzan oinarritzen dela salatu dute. Txosten horren arabera ekonomia %3 hazi behar zen urtero, baina hori ez da hala izan. Sektore elektrikoaren 2014-2022 plangintza eskuartean izan arte tramitazioa bertan behera uzteko eskatu dute.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa