Kanpalekua muntatu eta protestan ari dira Zumarragako zaharren egoitzako langileak
Kanpalekua muntatu dute Lamorous Argixao Zumarragako zaharren egoitzako langileek. Egoitzako 44 langile greban daude Gerozerlan enpresak lan hitzarmen berria sinatzerakoan ezarri nahi dizkien baldintzak salatzeko. «Hemen egongo gara itunaren inguruan zerbait erabakitzen den arte», dio kanpalekuan protestan ari den langile batek. Enpresak hitzarmena sinatzeko 200 orduko igoera, 400 euroko soldata jaitsiera eta langileen %25 kaleratzea proposatu die. Baldintza horiekin ez datoz bat, eta grebaren bidea aukeratu dute Zumarragako egoitzako langileek.