Patxi Mendizabal eta Izaro Rubio izan dira azkarrenak Legorretako Herri Krosean

Korpus Eguneko Herri Krosa egin dute gaur eguerdian Legorretan, 25. urtez. Aurtengo edizioan, Patxi Mendizabal eta Izaro Rubio izan dira azkarrenak. Dozenaka lagun bildu dira Bilkoin elkartearen parean, probaren irteeran. Hiru itzuli eman behar izan dizkiote Legorretan barrena prestatutako ibilbideari, 7,5 kilometroko proba osatu arte. Hasieran ateri zela abiatu dira korrikalariak, baina bidean zehar euria ere egin du.

Korpus Eguneko Herri Krosa egin dute gaur eguerdian Legorretan, 25. urtez. Aurtengo edizioan, Patxi Mendizabal eta Izaro Rubio izan dira azkarrenak. Dozenaka lagun bildu dira Bilkoin elkartearen parean, probaren irteeran. Hiru itzuli eman behar izan dizkiote Legorretan barrena prestatutako ibilbideari, 7,5 kilometroko proba osatu arte. Hasieran ateri zela abiatu dira korrikalariak, baina bidean zehar euria ere egin du. Gizonezkoetan Patxi Mendizabal izan da helmugaratzen lehena, Joseba Jauregi gertutik zuela. Emakumezkoetan berriz, alde handiagoarekin irabazi du Izaro Rubiok. Bukaeran, lehen sailkatuen artean sariak banatu eta parte hartzaile guztien artean zozketa ere egin dute. Korpus festak arratsaldean jarraituko du. 18:00etan ardo dastatzeko 24. txapelketa egingo da. Zahagi ardoa 18:30ean zabalduko dute, eta afari-merienda izango da gero. Burrunbazale txaranga ibiliko da, gauean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa