
Nazioen Munduak autodeterminazioaren aldeko jaialdia antolatu du ekainaren 13, 14 eta 15erako Beasainen, 'Gure esku dago' lemapean. Jaialdi horren harira, izen bereko kanta bat ere grabatu dute, Euskal Herriko 25 kantari eta musikari ezagun elkartuta. Bideoklip horren aurrerapena kaleratu dute orain.

Urretxun eta Zumarragan hirurogei bat lagunek parte hartzen dute mintzalaguna ekimenean. 2004an jarri zuten martxan. Gainzuri eskola publikoaren bultzadari batu zitzaizkion bi herrietako udal euskaltegia, udalak eta hainbat eragile. Sebas Iturriotzek eta Maite Zalduak ekin zioten egitasmoa martxan jartzeari. Marijo Etxeberria udal euskaltegiko irakaslea da, «boluntario gisa lan egiten duten gidari gabe ezinezkoa litzateke mintzalaguna aurrera ateratzea». Egiten duten lanari aitortza egingo diote gaur, 20:15ean Zumarragako Gure Txoko jubilatu etxean.



Urretxu-Zumarragako gaztetxeak aurten 11 urte beteko dituela ospatzeko antolatutako egitarauarenbarruan ume-jolasak izango dira ostiral honetan, hilak 7, arratsaldeko 17:00etan hasita. Haurrek aurpegia margotzeko, karetak egiteko eta antolatutako jolasetan parte hartzeko aukera izango dute, baita txokolatea jateko ere.




