
Hamargarren edizioa bete du aurten Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketak. Goierri garaia bailaran egiten den lehiaketa da, Urola Garaiako Garapen Agentzia Uggasak eta lau udalerrietako udalek sustatuta. Biodibertsitatea izan da aurten, argazki kamerarekin landu beharreko gaia. Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarrarentzat izan da sari nagusia,
Armiarma Ipeñarrietan lanagatik.
Antolatzaileek hamargarren edizio honetan izan den parte hartzea handia azpimarratu dute. Guztira 47 argazkilarik hartu dute parte, 32k helduen mailan eta 15ek gazteenean. Lehiaketara aurkeztutako argazkiak 125 izan dira orotara, 88 helduen mailan eta 37 gazteenean. Argazkien kalitate tekniko eta artistikoez gain, aurkeztutako lanek proposatu duten mezua ere baloratu du epaimahaiak.
Biodibertsitatea landuz
Lehiaketa bi mailatan jokatu da. Helduen mailan, 16 urtetik gorakoena, hiru sari banatu dituzte: Carlos Mediavillarentzat izan da sari berezia
Armiarra Ipeñarrietan argazkiarekin, Jose Luis Sotoren
Tximeleta lorean lanak jaso du bigarrena eta Jose Venegasen
Pantano-k hirugarrena. Diplomaz gain, 300, 200 eta 100 euro diru sariak jaso dituzte irabazleek, hurrenez hurren.
Gazteenen mailan, 15 urtera artekoena, sari bakarra banatu dute. Ainhoa Garciarentza izan dira diploma eta 100 euroko saria,
Atagoitiko Astoa lanari esker.