Mintzalaguna gidarien begietatik
Urretxun eta Zumarragan hirurogei bat lagunek parte hartzen dute mintzalaguna ekimenean. 2004an jarri zuten martxan. Gainzuri eskola publikoaren bultzadari batu zitzaizkion bi herrietako udal euskaltegia, udalak eta hainbat eragile. Sebas Iturriotzek eta Maite Zalduak ekin zioten egitasmoa martxan jartzeari. Marijo Etxeberria udal euskaltegiko irakaslea da, «boluntario gisa lan egiten duten gidari gabe ezinezkoa litzateke mintzalaguna aurrera ateratzea». Egiten duten lanari aitortza egingo diote gaur, 20:15ean Zumarragako Gure Txoko jubilatu etxean.













