Urretxu-Zumarragako gaztetxeak ume-jolasak antolatu ditu
Urretxu-Zumarragako gaztetxeak aurten 11 urte beteko dituela ospatzeko antolatutako egitarauarenbarruan ume-jolasak izango dira ostiral honetan, hilak 7, arratsaldeko 17:00etan hasita. Haurrek aurpegia margotzeko, karetak egiteko eta antolatutako jolasetan parte hartzeko aukera izango dute, baita txokolatea jateko ere.













