Urretxuko giza proba taldea garaile Aiako kanporaketan

Asteburu honetan hasi da Gipuzkoako gizonezkoen giza proba txapelketa Aian. Urretxu, Zizurkil eta Aiztondo-Oarso taldeek neurtu dituzte indarrak, txapelketako lehenengo kanporaketan. Azkenean, Urretxuko taldea izan da irabazlea, bigarrenari plaza bateko aldea aterata. Urretxuarrek 52 plaza, zinta bat eta 2 metro osatu dituzte Aiako tiraldian. Mikel Elgarresta taldeko kidea egindako markarekin «oso gustura» agertu da. Txapelketari begira «bigarrenari plaza bateko aldea ateratzea abantaila handia da, gainera», esan du.

Gipuzkoako txapelketako lehenengo kanporaketa jokatu du Urretxuk Zizurkil eta Aiztondo-Oarsorekin batera.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa