Gabiriako taldeak irabazi du Aizpurutxoko Bertso Sariketa

Aurreko ostiralean Aizpurutxo bertso sariketaren hirugarren edizioa jokatu zen Aizpurutxoko Itziar jatetxean. Lehenengo aldiz, taldekako txapelketa antolatu da aurten, hain zuzen ere herriarteko txapelketa. Hiru talde izan ziren nor baino nor, Azkoitia, Gabiria eta Zumarraga-Urretxu, eta talde bakoitzean hiru bertsolarik kantatu zuten. Azkoitiko taldea Eneritz Artetxe, Silvia Etxaniz eta Ugaitz Beristainek osatu zuten, Gabiriko taldea Aitzol Iturbe, Mikel Asurabarrena eta Aratz Igartzabal “Potto”-k eta Zumarraga-Urretxuko taldea, azken orduko aldaketa batzuk tarteko, Mikel Iturriotz, Beñat Torres eta Antton Fernandezek. Epaile lanetan herri bakoitzeko ordezkari bana aritu ziren.

Aitzol Iturbe, Mikel Asurabarrena eta Aratz Igartzabal “Potto”-k osatu dute Gabiriako bertsolari taldea
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa