Galdeketaren xehetasunak eman dituzte

pnga_erakutsi-2Asteburuan hondakinen bilketaren gainean egingo den herri galdeketaren berri eman dute prentsaurrean gaur arratsaldean. Hala, larunbat eta igandean atez ateko bilketa edo bost edukiontzien sistemaren artean hautatzeko kontsulta egingo dute atez atekoaren aurkako ekimenekoek. Larunbatean goizeko hamarretatik zortziak arte egongo dira zabalik hautes lekuak, eta igandean, hamarretatik seiak arte. Jarraian egingo dute boto zenbaketa. Bozketarako guneak hauteskundeetako ohiko lekuak izango dira. Bozkatzeko adinean diren ordiziarrek parte hartu ahal izango dute galdeketa honetan. Hala ere, “bozkatzeko eskubidea guztiona” dela argudiatuta, botua bigarren bati delegatzeko aukera izango da. Zizurkilen ika-mikak izan badira ere, Ordizian bozkatzeko modu hori erabiltzea erabaki dute. Beraz, nahikoa izango da izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia eta sinadura boto-paperarekin batera aurkeztea. “Prozesuaren inpartzialtasuna eta neutraltasuna bermatzeko” notario batek galdeketa ikuskatuko duela azaldu dute ekimenekoek. Era berean, Ordiziako udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiei bertan egoteko gonbita luzatu diete.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa