Familientzat egonaldiak eta jarduerak eskainiko dituzte Lizarrustin, udan
Gipuzkoako Parketxeak fundazioak eta Lurra elkarteak bost eguneko opor egonaldia eta eskaintza turistikoa antolatu dute, aurtengo udarako. Ostatua eta oinarrizko gunea Lizarrustiko aterpetxea izango da, baina Goierriko hainbat toki bisitatzeko txangoak antolatuko dituzte handik. Basque Highlands du izena.
Aralarko parke naturala, Igartubeiti baserria (Ezkio), Ordiziako azoka, Barandiaran museoa eta Mitologia Ibilbidea (Ataun), Ondarre gaztandegia (Segura), Anduetza parketxea eta igerilekuak (Zegama) bisitatuko dira.
Azken egunean Agauntza errekaren jaitsiera eta sagardotegian bazkaria egingo dituzte.
Uztailean eta abuztuan
Egonaldiak uztailaren 8tik 12ra eta abuztuaren 5etik 9ra dira. Sarrera astelehenean 18:00etan da, eta jarduerak lau egunetan dira. Hiru kideko familiak (bi heldu eta haur bat) 295 euro ordaindu behar du, laukoak (bi haur) 345. Gidariak eta sarrera barne daude.
Informazioa gehiago gipuzkoamendizmendi.net gunean dago.