Seguran hasi dira atez ateko bilketarako kuboak banatzen

Seguran hasi dute atez ateko hondakinen bilketa sistema martxan jartzeko behar diren kuboen banaketa. Gaur zuten herritarrek kuboen bila joateko aurreneko eguna, eta jende ugari joan da lehen ordurako; hasieran ilarak ere sortu dira Botikaxar kulturgunearen sarreran. Kuboekin batera, hondakin bakoitza noiz atera zehazten duen egutegia eta eskuorri bat banatu dute.

Seguran hasi dute atez ateko hondakinen bilketa sistema martxan jartzeko behar diren kuboen banaketa. Gaur zuten herritarrek kuboen bila joateko aurreneko eguna, eta jende ugari joan da lehen ordurako; hasieran ilarak ere sortu dira Botikaxar kulturgunearen sarreran. Kuboekin batera, hondakin bakoitza noiz atera zehazten duen egutegia eta eskuorri bat banatu dute. Libe Andueza Sasietako hezitzailearen arabera, herritarrek “harrera ona” egin diote atez atekoari, bai partehartze prozesuan zehar eta baita kuboak jasotzerakoan ere. “Jendeak oso ondo hartu du sistema berria, nahiz eta hasieran ezjakintasunagatik zalantza batzuk izan, jarrera ona agertu du”. Gaur bezala, bihar eta etzi ere jaso ahal izango dira kuboak Botikaxarren; goizean, 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara. Datorren ostegunean, uztailak 4, hasiko dira atez ateko bilketarekin.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa