Zumarraga-Urretxuko Ikastolako ikasleek Iñigo Muruaren alde egindako dantza jaialdia

Iñigo Murua gaztearen tratamendua ordaintzen laguntzeko asmoz, Zumarraga-Urretxuko Ikastolako bere ikaskideek dantza jaialdia egin dute asteburuan, Zelai Arizti aretoan. Sarrerak bost euroan jarri zituzten salgai, eta jende ugari bildu zen saioa ikusteko. Azken hilabeteetan entseguetan buru-belarri aritu dira ikasleak, eta irakasle baten hitzetan, «elkartasunaren ikasgaian denek atera dute nota bikaina, aho batez azaldu baitira laguntzeko prest». Gotzon Aranburu kazetariak jaialdiko irudiak bildu ditu, bideoan.

http://youtu.be/HtSOZNnP2Ls Iñigo Murua gaztearen tratamendua ordaintzen laguntzeko asmoz, Zumarraga-Urretxuko Ikastolako bere ikaskideek dantza jaialdia egin zuten atzo iluntzean, Zelai Arizti aretoan. Sarrerak bost euroan jarri zituzten salgai, eta jende ugari bildu zen saioa ikusteko. Gaur, bigarren saio bat egingo dute, 19:30ean. Azken hilabeteetan entseguetan buru-belarri aritu dira ikasleak, eta irakasle baten hitzetan, «elkartasunaren ikasgaian denek atera dute nota bikaina, aho batez azaldu baitira laguntzeko prest». Gotzon Aranburu kazetariak jaialdiko irudiak bildu ditu, bideoan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa