
Hondakinak atez ate biltzeko sistemari "aukera bat" emateko eskatu du Sasieta Mankomunitateak, sistema honen inguruan egin duen bideo baten bidez. Bertan, goierritarrok sortzen ditugun hondakinen inguruko datuak emateaz gainera, atez atekoa zer den eta dagoeneko erabiltzen duten herrietan zer nolako esperientzia izan den azaltzen dute, herritarren zuzeneko testigantzen bidez.

Metaleko hitzarmena defenda dezagun zioen pankartaren atzean ehunka lagun bildu dira gaur Ordizian, azoka egunarekin bat eginez egin duten manifestazioan. Metalgintzan aste honetarako deituriko bigarren greba eguna izan da gaurkoa. Zehazki, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta astelehenean egin zuten lehen greba eguna, gaur bigarrena eta etzi izango dute hirugarrena.

Gure Esku Dago festa arrakastatsua izaten ari da Beasainen. Eguerditik hasi dira festan autordeterminazio eskubidearen alde. Musikariek lagunduta poteatu dute lehenik eta plaza azpian bazkaldu dute 200 lagun baino gehiagok, elkarteek lehiaketa moduan prestatutako menua.
