Usurbe antzokia eta erakusketa aretoa ustiatzeko deialdia ireki dute

pnga_erakutsi-4 Beasaingo Usurbe antzokia eta erakusketa aretoa ustiatzeko deialdia ireki du Beasaingo Udalak. Udalak lokal hauen erabilerarako dituen helburuen artean honakoak daude: Erakusketa aretoa Udalak markatutako programazioa jarraituz kudeatzea, Usurbe antzokia kudeatzea zinemagintzaren nahiz ikuskizun eszeniko eta musikazkoen bide eta lokal hori kanpoko ekimenak burutzeko erabiltzea,  eta zinea sistema digitalean eta 3D/2D formatoa emateko tresneriaz hornitzea eta instalatzea. Kontratu berriaren iraupena lau urtekoa izango da, beste urte betez luzatzeko aukerarekin eta lizitzazio prezioa urteko 115.000 euro + BEZa izango da. Behin betiko fidantza, esleipen-zenbatekoaren %5ekoa izango da eta erantzukizun zibileko asegurua 601.012,10 eurokoa. Kontratuak bestelako betebehar eta eskubide batzuk ere zehazten ditu. Informazio gehiagorako kontsultatu pdf hau.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa