Argixaoko langileek ez dute uste estatuko lan ituna ezarriko dietenik
Argixao Amorous egoitzako langileek, orain bi hilabete greba mugagabeari ekin ziotenean, uztailaren 7rako –herenegun– gatazkari irtenbidea emango ziotela uste zuten. Herenegundik, Espainiako gobernuak duela urtebete indarrean jarritako lan erreformaren menpe daude, lurraldeko lan hitzarmena ezerezean geratu baita sindikatuen eta patronalaren arteko akordio faltagatik. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundia ari da Gerozerlan enpresarekin negoziatzen. Edozein modutan, Ainize Sudupe langilearen arabera: «Ez dugu uste estatuko ituna aplikatuko digutenik».













