Auzotarrekin bigarren bilera itzulia egingo dute
Urretxuko Udalak iaztik martxan duen parte hartze prozesuaren baitan bilerak egingo ditu berriz herriko zenbait auzotako ordezkariekin. Bigarren erronda honetako bileren helburua aurrez adostutako proiektuak egin diren hala ez baloratzea, zein fasetan dauden aztertzea eta auzotarren ekarpen berriak jasotzea izango da.













