Urretxuko boluntario taldeak 2.121 kilo janari bildu du gutxien dutenei emateko
Urte bete pasatxo da Iñaki Kerejeta, Iñigo Herce eta Ramon Aztiria herritarrak errenta baxua duten familientzako janari biltzen eta banatzen hasi zirela. Udalak Pagoeta auzoan utzitako lokal batean egiten dute hilero janari banaketa behar gehien dutenen artean. Bergarako elikagaien bankutik hartzen dute banatzen duten janari gehiena, baina otarrak hornitzeko urtean bi janari bilketa egiten dituzte Urretxun eta Zumarragan.













