Gizonezko bat atxilotu dute bart Beasainen, auto bati kolpeka ari zelakoan

  Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, bart goizaldeko hirurak baino lehentxeago, Ertzaintzari deitu diote, esanez Beasaingo San Inazio kalean gizonezko bat zebilela bertan aparkatutako ibilgailuei kolpeka. Patruila batek egiaztatu du ibilgailu batek atzera begirako ispiluak hautsita zeuzkala, baita kolpeak zituela ere karrozerian. Ertzainek inguruak miatu dituzte eta gizonezko bat harrapatu dute, eta bat zetorren Ertzaintzari eman dioten ustezko egilearen zehaztasunekin. Inguruan ertzainak zebiltzala ikusi ostean, lasterka ihesi abiatu da. Handik gutxira, harrapatu eta atxilotu egin dute, aipatutako kalteekin harremana zuelakoan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa