I. Beasaingo Igartza Mendi Duatloia egingo dute larunbatean

pnga_erakutsiAsteburuan ospatuko dituzten Igartzako jaietan, I. Beasaingo Igartza Mendi Duatloia egingo dute. Xiker Mujika auzotarrak beste zenbait duatloizalerekin batera antolatu du proba hau eta “proba gogorra” izango dela azaldu du: “23 kilometroko proba izango da, eta horietatik korrikan egin beharreko kilometro bat eta bizikletak egin beharreko kilometro bat nahiko gogorrak dira”, dio. Lasterketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da Florencio Axpe kaletik. Lehenik korrika egingo duten ibilbidea eta gero bizikletaz egin beharko dute, alderantzizko norantzan. Izen-ematea gaur gaueko 22:00etan amaituko da www.kirolprobak.com-en, baina, larunbatean ere, proba hasi aurretik izango da izen emateko aukera.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa