Zubi-Ondoko Joxepa Etxeberriak ehun urte bete ditu

Joxepa Etxeberria zaldibiarrak ehun urte bete ditu, gaur. Zubi-Ondo tabernako bost belaunaldiko sendian adintsuena da Joxepa. Herenamona titulua uztailaren 10ean jaso zuen, Eneko hereniloba jaio zenean. Bi hilabete geroago, gaur, mendea bete du berak.

Joxepa Etxeberria zaldibiarrak ehun urte bete ditu, gaur. Zubi-Ondo tabernako bost belaunaldiko sendian adintsuena da Joxepa. Herenamona titulua uztailaren 10ean jaso zuen, Eneko hereniloba jaio zenean. Bi hilabete geroago, gaur, mendea bete du berak. Lazkaomendiko Okobio baserrian (Zaldibia) jaioa da Etxeberria, eta gaztetan joan zen,  neskame, Zubi-Ondora. Gaur, ehungarren urtebetetzean, herritar ugariren bisita jaso du, baita Joxean Etxabe alkatearena eta Eñaut Hernandez eta Jon Mikel Ruano zinegotziena ere. Plaka bat oparitu diote, udalaren izenean. Okobio baserrikoek atzo oparitutako oiloarekin egindako salda eta baso ardoa hartzen ari zela jaso du udalekoek bisita. Eskerrak eman dizkie, behin eta berriro, “akordatzea ez da gutxi” esanez.
Joxepa Etxeberria zaldibiarra, Zubi-Ondo etxean, gaur./Aimar Maiz

Joxepa Etxeberria zaldibiarra, Zubi-Ondo etxean, gaur./Aimar Maiz

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa