Beasain Football Fest, ostiraletik igandera

IMG_2971 Beasain Football Fest jaialdia egingo dute ostiraletik igandera bitartean Beasainen. Hiru egunez futbolaz gozatzeko aukera izango da, bestelako hainbat ekintzekin tartekaturik. Iazko edizioan Beasain, Zaraitz, Tolosa, Donostia eta beste hainbat herritako 100 taldek parte hartu zuten, 400 haurtik gorak. Jaialdi honen hirugarren edizioan, Zuhaitz Gurrutxagaren ikuskizuna azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek. Horrez gain, gurasoei ere oharra helarazi nahi izan diete aurkezpen prentsaurrekoan, gogoraraziz “hau ez dela txapelketa bat” eta, beraz, “ez dagoela irabazi beharrik”. Honako egitaraua egongo da jaialdiak iraungo dituen hiru egunetan: Ostirala: 13:00-14:00 Iñaki Mujikaren zuzeneko irratsaioa goiko plazan jarritako zelaian. 17:00-23:00 BeFF13 futbol festaren hasiera 17:00-20:30 Gaztetxoen arteko 3X3 futbol partidak plazan ipinitako zelaietan 17:00-23:00 Futbolinak denen eskura 17:00-23:00 Jatetxea-taberna goiko plazan edariak Txominen parrilan egindako pintxoak, oilaskoak eta abar. Musika eta futbola giro alaiean. Saski erraldoiaren tiketak salgai 20:30-21:30 Beasain K.E.ko talde guztien aurkezpena. Aurkezlea: Mikel Apaolaza 21:30-23:00 Musika zuzenean Beasain K.E.ko jokalariez osatutako taldearen eskutik   Larunbata: 09:00-23:00 BeFF13 futbol festaren hasiera 09:00-20:30 Gaztetxoen arteko 3X3 futbol partidak plazan ipinitako zelaietan 09:00-23:00 Jatetxea-taberna goiko plazan edariak Txominen parrilan egindako pintxoak, oilaskoak eta abar. Musika eta futbola giro alaiean. Saski erraldoiaren tiketak salgai 09:00-23:00 Futbolinak denen eskura 20:30-21:30 Beasain-Ordizia, jokalari ohien arteko 3X3 futbol derbia 22:00 Zuhaitz Gurrutxagaren Showa   Igandea: 09:00-20:00 BeFF13 futbol festaren hasiera 09:00-14:30 Gaztetxoen arteko 3X3 futbol partidak plazan ipinitako zelaietan 09:00-21:00 Jatetxea-taberna goiko plazan edariak Txominen parrilan egindako pintxoak, oilaskoak eta abar. Musika eta futbola giro alaiean. Saski erraldoiaren tiketak salgai 09:00-20:00 Futbolinak denen eskura 13:30-14:15 Basurdetxoen harrapaketa jolasa 14:30-16:30 Paella-jan herrikoia plazan (6 euroren truke). Jarraian bertso saioa eta jokalari guztientzeko opariak 16:30-17:00 Basurdetxoen harrapaketa jolasa 17:00-19:00 Gaztetxoen arteko 3X3 futbol partiden finalak goiko plazan ipinitako zelaietan 19:00-20:00 Finalisten sari banaketa 19:00 Saski erraldoiaren zozketa
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa