Lazkaoko merkatariek azoka egingo dute irailaren 21ean, plazan

Lazkaon merkatari elkarteak stock azoka antolatu du, Lazkaoko dendari guztientzako. Irailaren 21ean izango da, larunbatarekin, plazako pilotalekuan. 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara egongo dira postuak zabalik. Lazkaoko merkataritza aukera erakutsi, eta dendetan ‘stock’-ean dituzten salgaiei “irteera ematea” dira helburuak. Lazkaon elkarteko kide ez diren dendariek ere parte hartu ahalko dute azokan, eta haiek gonbidatu dituzte bereziki. Parte hartuko dutela jakinarazteko edo informazio gehiago jasotzeko, bi bide jarri dituzte aukeran: 943 08 79 88 edo info@bareak.eu (Gorka edo Estitxu).  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa