Ikasle Abertzaleak taldea eratu dute Goierri Behean ere

Atzo arratsaldean Goierri Beheko hainbat herritako gazteek Ikasle Abertzaleaken aurkezpena egin zuten Ordizian, ikasleei borrokara batzeko deia eginez. Taldearen aurkezpenak egingo dituzte bihar Goierri Garaiko zein Beheko institutuetan: San Beniton, Txindokin, Goierrin eta Urretxu-Zumarragako Ikastolan bihar jolas orduetan. Joxe Mari Iparragirren eta Jakintzan ere hurrengo egunetan egitekoak dira, baina, oraindik ez dute zehaztu.

Atzo arratsaldean Goierri Beheko hainbat herritako gazteek Ikasle Abertzaleaken aurkezpena egin zuten Ordizian. “Hezkuntza sistema honek inposaturiko kateak haustera gatoz, Euskal Eskola Nazionala eraikiz”, azaldu zuten eta, horretarako, “hezkuntza sistema euskaldun, parekide eta ezkertiarraren eraikuntzan” beraiekin bat egin eta “egungo sistema iraultzeko IMG_1516borrokan parte hartzera” deitu zituzten Goierriko ikasle guztiak. Taldearen aurkezpenak egingo dituzte bihar Goierri Garaiko zein Beheko institutuetan: San Beniton, Txindokin, Goierrin eta Urretxu-Zumarragako Ikastolan bihar jolas orduetan. Joxe Mari Iparragirren eta Jakintzan ere hurrengo egunetan egitekoak dira, baina, oraindik ez dute zehaztu.    
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa