
Haurralde Fundazioak Beasaingo Udalarekin elkarlanean Boluntario-astean Indiako Ezkontza Goiztiarren (Early Marriage) aurkako Kanpaina sustatu du, Indiako emakumeen erakundeak eta hezkuntza programak dituzten zentroak babestuz.
Gaur egun, urtean 10 milioi neska behartzen dituzte ezkontzera, hauetako asko 8 urte besterik ez dituztela beraiek baino askoz ere gizon zaharragoekin ezkontzen dira. Txirotutako herrialdeetan hiru nesketatik bat 18 urte bete baino lehenago ezkontzen da. Praktika hau maiztasun handiagoarekin ematen da Asia Erdialdean eta Sahara Azpiko Afrikan, eta Hego Ameriketako, Karibeko eta Erdi Ekialdeko hainbat zonaldetan.
Kanpaina ezagutarazteko ekintzak larunbat honetan Bollywood dantzen erakustaldi batekin amaituko dira. Dantzak Olga Petrok zuzentzen duen Raat Ki Rani konpainiak eskainiko dizkigu Beasaingo Igartzako jauregian arratsaldeko 19:00etan. Saiorako sarrera librea eta doakoa izango da lekuak bete arte.
Raat Ki Rani Bollywood 14 dantzari baino gehiagok osatzen duten dantza konpainia bat da, antzerki-izaera eta eszenaratzeagatik da ezaguna batez ere