Angel Vazquez lazkaotarrak irabazi du Hiru Auzoetako Korrikaldia

Ataunen atzo goizean jokatu zen Hiru Auzoetako 33. Korrikaldia Angel Vazquez lazkaotarrak irabazi du (1:01:15 ordu). Iker Zurutuza idiazabaldarrak egin zuen bigarren (1:01:30), eta Jon Azpiazu zumarragarrak hirugarren (1:02:04). 99 korrikalarik bukatu zuten proba, 17,3 kilometro luzekoa. Vazquez, txirrindulari profesional izana, bigarren sailkatu zen iaz, Dabid Garcia durangarraren atzetik. Pello Garinen denbora-markatik (56:12) urrun geratu da, eta aurten ere 300 euroko gainsaria Ataunen bertan geratu da. Emakumezkoetan, Amaia Insausti olaberritarra izan da onena, 1:15:36 denborarekin. Lehiarik ez zen izan podiumerako. Bigarren Inma Aranburu idiazabaldarra sailkatu zen (1:21:10), eta hirugarren Alicia Murua tolosarra (1:25:45). Denera lau neskak parte hartu zuten. Beteranoen eta herritarren artean ere banatu zituen Ataun Kirol Elkarteak sariak.
  • Lehen gizonezko beteranoa: Imanol Oiarbide (Ordizia), 1:02:35.
  • Lehen emakumezko beteranoa: Amaia Insausti (Olaberria), 1:15:36.
  • Lehen gizonezko ataundarra: Jon Lasa, 1:15:20.
  • Lehen beterano ataundarra: Jon Lasa.
Ataungo Hiru Auzoetako 33. Korrikaldia. Sailkapena
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa