2013/10

Jose Antonio Pagola teologoak hitzaldia egingo du bihar Zelai Ariztin

Jose Antonio Pagolak (Añorga-Gipuzkoa, 1937) Eliza Kristauak egun duen erronkarik handiena bere ustez zein den azalduko du bihar, 20:00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Urretxuko Irimo pastoral barrutiak antolatu du hitzaldia. Barruti honek Urretxuko bi parrokiak eta Zumarragako Agiñagako zein Aizpurutxoko baselizak hartzen ditu. Pagolaren mezuan sakontzeko grinak bultzatuta antolatu dute gaurko hitzaldia. Pagolak Jesusen figura eta mezua izango ditu hizpide, egungo krisiarekin lotuko du mezu hori eta Francisco Aita Santuari buruzko hitz batzuk esango ditu.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Enbor beretik

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak dio Xabier Leteren poemak. Enbor  beretik sortuak dira adimen urritasuna dutenak eta letra larriz idatzitako gizarteak ezberdina baztertzeko joera badu ere, egunerokotasunetik eta gertutasunetik elikatzen den gizartean bestelako hartu emanak sortzen dira. Erakundeak zein elkarteak aspaldi ari dira Goierrin  bazterketaren aurpegi ezberdinei aurre egiten. Orain gutxi Atzegik Guztiok dugu gure papera, aurkitu zurea! kanpaina aurkeztu du.

Goiberri

Aurtzaka dantza taldearen saioa

Beasaingo Udazken Kulturalaren barruan, Aurtzaka dantza taldeak urteroko saioa egin zuen hilaren 19an, Gernika pasealekuko frontoian. Zuzeneko musikaz lagunduta, urtean zehar egiten duten lanaren laburpen moduko bat egin zuten dantzariek. Publiko aldetik ere saio jendetsua izan zen. Aurtzaka taldeak berak zabaldutako bideo honetan, saioaren laburpen bat jaso dute.

Goierriko Hitza

Urretxu, harrien herria

Urretxuko Urrelur museoa ez da museo handia, Aizpuru-enea kultur etxean bertan du egoitza, eta ez dago langilerik museoa zaintzeko. Azken urteotako museo handien eta ikusgarrien eredutik oso urrun dago Urretxukoa, eta akaso, hori da bere arrakastaren sekretua. 1987an museoa ireki zutenetik Urretxu mineralekin, fosilekin eta harribitxiekin lotu da; horrenbestez, herria ama lurrean errotu da eta harriek gordetzen duten memoria gogora ekarri dute. Museoaren genesiak abizen bat itsatsita dakar, Aguado familiarena, hain zuzen.

Goiberri

Hondarribiko elizako kanpaia Ezkion konpontu du Luis Romerok

Ezkio-Itsasoko Solda-Berezi tailerreko Luis Romerok Hondarribiko parrokiako kanpaietako bat konpondu du. Kanpaiak lau urte zeramatzan isilik eta Santu Guztien Egunerako bukatu eta eraman zuen bueltan Hondarribira. Romero pasaitarra da, baina 18 urte daramatza Ezkio-Itsason. Kanpaien konponketan espezialista da, 2008an Gabiriakoaren pitzadurak konpondu zituenetik. Gotzon Aranburuk, kanpaia konpontzeko prozesua irudikatu du bideoan.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa