Hasi dira Iparra-Hegoa topaketa girotzeko kultur ekitaldiak

http://youtu.be/tFGkax7W0QA Dagoeneko hasiak dira Iparra-Hegoa topaketa girotzeko ekitaldiak. Abian Gara lemapean, kultur ekintza sorta antolatu dute Seguran. Aurrenekoa, Kiribil konpainiaren Orobil Borobil antzezlana izan zen, pasa den ostegunean. Gattiken ekoiztetxeak egindako bideo honetan, beraien antzezlanaren berri ematen dute Iparraldeko Kiribil antzerki taldeko kideek.

http://youtu.be/tFGkax7W0QA Dagoeneko hasiak dira Iparra-Hegoa topaketa girotzeko ekitaldiak. Abian Gara lemapean, kultur ekintza sorta antolatu dute Seguran. Aurrenekoa, Kiribil konpainiaren Orobil Borobil antzezlana izan zen, pasa den ostegunean. Ostiralean berriz, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreek, Koka-Kola eta barea antzezlana eskaini zuten. Gattiken ekoiztetxeak egindako bideo honetan, beraien antzezlanaren berri ematen dute Iparraldeko Kiribil antzerki taldeko kideek. Ekitaldi gehiago Datozen egunetan jarraituko dute Iparra-Hegoa topaketa girotzeko ekitaldiek. Ostiral honetan, esaterako, H-Eden taldearen kontzertua izango da, 19:00etan, Botikaxahar kulturgunean. Astean zehar, berriz, Joxemari Telleriaren Segura marrazkitan (kultur etxean) eta Elkar ezagutzetik elkar aitortzera (Botikaxaharren) erakusketak ikusgai izango dira.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa