Erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz, mosaikoa egin dute Ordizian

Goizean egin duten mosaikoa.

Goizean egin duten argazkia.

Elkarlanaren bidetik urrats berri eta sakonak emateko unea dela pentsatuz, Gure Esku Dago egitasmoarekin sustatzen ari diren erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriarekin bat egiten dute beste behin Ordizian. “Norberak etorkizunerako proposatu ditzakegun proiektuetatik haratago eta pentsaera ezberdinen arteko topalekuak sortzeko, posiblea, beharrezkoa, egokia eta bidezkoa da erabakitzeko eskubidearen inguruan ekimen zabal eta parte hartzaileak martxan jartzea”, azaldu dute. Ekitaldian apirilaren 4an Ordizian egingo den jaialdia gogorarazi dute. Iluntzeko zortzietatik aurrera hasiko da jaialdia herriko plazan; musika, bertso, dantza zein pintxorik ez da faltako.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa