Usurbeko txirrindulari proba jokatzen ari dira Beasainen

Txirrindulariak tarteko helmugatik pasatzen.

Txirrindulariak tarteko helmugatik pasatzen.

Beasaingo Loinaz Txirrindulari Elkarteak antolatuta kadete mailako XXXII. Usurbeko Proba jokatzen ari dira gaur goizean Beasainen; Mikel Etxeberriaren XXII. omenezkoa ere bada. Goizeko 10:30ean ekin diote txirrindulariek lasterketari. Guztira 60 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Goizeko 11:15an aldera zeharkatu dute Nafarroa etorbidean bertan kokatu duten tarteko helmuga. Bigarren itzulia eginda, hamabiak aldera irabazlea helmugara iristea espero dute aurreikuspenen arabera.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa