Ataunek gainditu du Herriarteko lehenengo kanporaketa

Ataungo pilota taldeak igaro du Gipuzkoako Herriarteko txapelketako lehenengo koska. Final hamaseirenetan Elgoibar kanporatu du, eta hurrengo bi asteotan final zortzirenetan Hernaniri aurre egingo dio. Ostiralean, Elgoibarren, bi partida irabazi zituen Ataunen, kadeteetan (1-22) eta juniorretan (9-22). Nagusiek galdu egin zuten berriz (22-18). Orokorrean, 4 eta 2 gailendu zaio Ataun Elgoibarri. Final zortzirenetako joaneko jardunaldia Ataunen izango da. Oraindik erabakitzeke dago zein egunetan. Ostegun gauean edo igande goizean izan liteke, Auzoeta kiroldegia libre noiz dagoen.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa