2014/6

Odol-emaileen hitzordua astelehenera aurreratuta

Bi herrietako odol-emaileen hitzordua aurreratu dute ekainean Santa Isabel jaiak direla eta. Odol emaileei hilaren 23rako deialdia egin diete Urretxuko eta Zumarragako ordezkaritzako kideek. Ateraldiak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean

The post Odol-emaileen hitzordua astelehenera aurreratuta appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Igandean 90 auto klasiko bilduko dira Zumarragako Euskadi plazan

Datorren igandean auto klasikoen topagune izango da Zumarragako Euskadi plaza. Udalak aspaldi antolatu ohi duen Motorraren Astearen baitako ekintza da, Santa Isabel jaien atarian; aurtengoa 14. Motorraren Astea da. 90 auto klasikoren jabeek eman dute izena. Auto klasikoaren izendapena autoek duten berezitasunetatik datorkie. Auto zaharrak izan daitezke, izan ere, garai bateko autoak dira, 25 urtetik gora dituztenak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

CAFek 119 milioi euroko kontratua itxi du Istanbulgo metroarekin

http://www.berria.info">Berria.info- CAFek jakinarazi du berak eta Mitshubisi Corporation konpainiak lortu dutela Istanbulgo metroaren proiektu berrirako kontratua ixtea. Hamabi milioi biztanle ditu Turkiako hiriburuak eta 2000. utrean inauguratu zuen metroa. Ez da CAFek metroarentzat lan egingo duen lehen aldia, izan ere, 2009an 30 tren egin zituen Istanbulgo metroarentzat.

Goierriko Hitza

Aspaldiko herriko hitzak landu dituzte Miñaripe jokoan

http://youtu.be/m5y8l6OBl0A Bederatzi lagunek hartu zuten parte ostiralean Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri elkarteak antolatutako Miñaripe jokoan. Alabaina, parte-hartzaileek ez ezik, ikusleek ere izan zuten aukera Segurako etxeen izenak, eta herriko lehengo hitzak ikasteko. Azkenean, Segurmutilo taldea izan zen lehiaketako irabazlea, baina gainontzeko lehiakideek ere jaso zituzten sariak.

Goierriko Hitza

Binakako Euskal Herriko elite mailako pilota lehiaren finala ekainaren 28an da

Eskuz Binakako Euskal Herriko elite mailako pilota txapelketa hasi da Zumarragako Beloki pilotalekuan. Asteburuan jokatu dira lehenengo partidak eta dagoeneko sailkatu dira final aurretan neurtuko diren bikoteak. Finala ekainaren 28an jokatuko dute. Albarado-Irusta bikoteak Elezkano-Aldaperi irabazi zion aurreko ostiralean Belokin frontoian (22-16). Ostiralean bertan Santxo-Perez bikoteak Azpiri-Castillori gailendu zion (22-13).

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Uretako sorospen ikastaroan egingo dute

Goierri garaiko Gurutze Gorriak antolatuta, uretako sorospen ikastaroa egingo dute. Ikastaroa ekainaren 19an hasiko da eta 30era arte luzatuko da. Erakundeak Urretxuko Labeaga kalean duen egoitzan izango dira eskola teorikoak

The post Uretako sorospen ikastaroan egingo dute appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Egitarauaren azala hautatzeko lehiaketa

Udalak Santa Anastasia jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Edozeinek har dezake parte eta pertsona bakoitzak hiru lan aurkezteko aukera izango du. Lanak kultur etxean aurkeztu behar dira. Uztailaren

The post Egitarauaren azala hautatzeko lehiaketa appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa