

http://vimeo.com/73294773 Mendizaletasuna eta mendi-erromerien tradizioa berreskuratzeko asmoarekin, Urbian erromeria antolatu du Club Vasco de Camping elkarteak. AIKO taldearen laguntzarekin, hastapen-tailer bat egingo dute eguerdian, eta arratsaldean izango da erromeria. Joan-etorriko bidaiak egiteko, autobusak jarri dituzte Donostiatik. Txema Garai CVCEko presidenteak azaldu duenez, "mendia maite dugulako antolatu dugu erromeria berezi hau Urbiako landetan, baina mendia bezain garrantzitsua dugu dantza gure herriko kulturan".

Eusko Jaurlaritzako Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren eta Lurralde Politika Saileko prentsa zerbitzuak adierazi duenez, Zumarragako Ospitalearen azpitik doan Abiadura Handiko Trenaren tunelean luizia gertatu zen aurreko maiatzaren 28an, baina sortutako arazoak «konponduta daude jada». Gehitu dutenaren arabera, «Antzuola-Ezkio/Itsaso Mendebaldea zatiko 500 metroak hasi gabe daude hondeatutako lurrak egonkortu arte eta irtenbide administratibo bat aurkitu arte.

Ferrovial-Ansareo aldi baterako enpresa elkartea izango da aurrerantzean Urretxuko kaleak garbituko dituena. Horretarako, herritarrekin hartu-emana landuko du. Urretxubiziz.com webgunearen bidez, urretxuarrek euren kexak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte. Gainera, enpresak kale garbiketaren nondik norakoen berri emango du. Helburua herritarren parte hartzea sustatzea eta ingurugiro hezkuntza hobetzea dira. Berri zabalagoa, biharko Hitzan.

Iburreta tabernak irabazi du asteburuko pintxo lehiaketa, Zumarragan. Ugazaba aldaketa eta gero, Iburreta tabernak eta jatetxeak udaberriko Zumarragako Pintxo Lehiaketan lehenengo saria eskuratuko du ekainaren 29an egingo duten sari banaketan.
The post Iburretak irabazi du asteburuko pintxo lehiaketa appeared first on Otamotz.

http://youtu.be/ziTNQWrTF28 Herbehereetako txirrindularitzak beste pedal-kolpe bat duela erakutsi du Emakumeen Euskal Biran Rabo Liv Women taldeak. Profesionaltasun mailak inbidia pizten du, eta kirol emaitzetan ematen du horrek ordaina. Rabobank taldea zenak gizonezkoetan bakarrik ez, emakumezkoetan ere irabazteko lana egiten duela erakutsi du. Hasieratik bukaerara menderatu dute itzulia.

Gaur, 18:00etan, Urretxuko giza proba taldea Eibarkoaren aurka arituko da Eibarko Untzaga plazan. Talde bakoitzak 20 minutuko lana osatuko du, 970 kiloko harriarekin. Eibarko taldea bertako errugbi jokalariek osatzen dute, batik bat. Ekitaldi hau garagardo azokaren inguruan antolatu dute.

Gaur goizean ate irekien jardunaldia egin dute Urretxuko Santa Barbara eguneko zentroan. Helburua herritarrei bertan egiten duten lana ezagutzera ematea da. Bigarren saioa gaur arratsaldean egingo dute. Eguneko zentroa ezagutu nahi duten herritarrek, 16:30ean dute horretarako aukera.
