Stock azoka egiten ari dira Ordizian

Eguraldia lagun, stock azoka egiten ari dira Ordizian. 24 denda dira parte hartzen ari direnak. Horietatik 17k euren produktuak plazara eraman dituzte. 17 horietatik 10 herritik kanpokoak dira. Beste zazpi merkatarik, berriz, euren produktuak euren denden kanpoaldera atera dituzte. Azoka arratsaldean ere zabalik egongo da: 16:30etik 20:00etara. Erosleen artean 100 euruko hiru bale zozkatuko dituzte. Gainera, 17:00etatik 20:00etara, haurrentzako parkea egongo da Garagartza plazan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa