Elhassan Oubaddi eta Elena Loyo izan dira nagusi Josetxo Imazen omenezkoan

Hamalaugarrenez, Josetxo Imazen omenezko herri lasterketa jokatu zen atzo Ordizian. Jendetsua, beste behin ere, eta arrakastatsua Txindoki Atletismo Taldeak antolatzen duen proba. Elhassan Oubaddi gizonezkoetan eta Elena Loyo emakumezkoetan, izan dira azkarrenak. Guztira 680 lagunek parte hartu dute aurten.

Hamalaugarrenez, Josetxo Imazen omenezko herri lasterketa jokatu zen atzo Ordizian. Jendetsua, beste behin ere, eta arrakastatsua Txindoki Atletismo Taldeak antolatzen duen proba. Goizeko hamaiketan eman zioten hasiera lasterketari. Termometroa hogei graduren bueltan zela eta euri tanta ahulen artean abiatu ziren korrikalariak Altamirako irteera puntutik. Guztira 680 korrikalari inguru irten ziren, gizonezkoak zein emakumezkoak. Ordu erdiren bueltan iritsi ziren lehenak helmuga puntura, 30:34 denborarekin gainditu zuen marra zuria Elhassan Oubaddi Portugaleteko bizilagunak. Gizonezkoetan bizkaitarrak izan ziren nagusi, Ismail Is Razgak (Santurtzi) eta Youssef Fathik(Galdakao) osatu baitzuten podiuma Oubaddirekin batera. Iaz lasterketa hirugarren amaitu ondoren, podiumaren goreneraino igotzea lortu zuen atzokoan Elena Loyo arabarrak 35:22 denborarekin. Maider Lasa (Tolosa) eta Maialen Lopez (Irun) izan ziren bigarren eta hirugarrenak. Goierritarren artean, berriz, Alexander Oiarbide ordiziarra eta Itziar Andueza beasaindarra izan ziren lehenak. Gustura eta pozik gelditu ziren antolatzaileak izandako parte hartzearekin, eta lasterketak zeharkatu zituen herrietan, Ordizian, Beasainen zein Lazkaon, sortu zen giroarekin. SAILKAPENAK Gizonezkoak
  1. Elhassan Oubaddi (Portugalete). 30.34
  2. Ismail Is Razga (Santurtzi). 31.20
  3. Youssef Fathi (Galdakao). 32.18
Emakumezkoak
  1. Elena Loyo (Amezaga). 35.22
  2. Maider Lasa (Tolosa). 42.27
  3. Maialen Lopez (Irun). 42.29
Goierritar gizonezkoak
  1. Alexander Oiarbide (Ordizia). 34.21
  2. Mikel Barandiaran (Ataun). 34.26
  3. Fernando Monasterio (Altzaga). 34.28
Goierritar emakumezkoak
  1. Itziar Andueza (Beasain). 43.08
  2. Olatz Unanue (Arama). 43.11
  3. Maider Unanue (Arama). 43.11
   
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa