
Bihar, Urretxuko parrokian, 19:00etako mezan, Urretxuko eta Gabiriako parrokoei (Antton Etxebeste eta Koldo Sarasola) esker ona azalduko diete. Bide batez, Aginaga, Gabiria, Aztiria, Lourdesko Ama eta Urretxuko parrokietako arduradun berriak
The post Bihar Gabiriako eta Urretxuko apaizak agurtuko dituzte appeared first on Otamotz.

Gorka Zufiaurre aktore urretxuarrak Fuego pelikula grabatu du, besteak beste, Jose Coronado aktore ospetsuarekin. Film hau Xixongo zinemaldian estreinatuko dute. Zine jaialdi hau azaroaren 21etik aurrera egingo dute. The post Gorka Zufiaurreren pelikul...

Cyberdyne Inc. robotika enpresa japoniarrak filial bat irekiko du Urretxun, Goierri Garaiko Uggasa garapen agentziarekin. Bost urteko epean 10-12 lagunei lana ematea espero dute. Cyberdyneren errobotekin, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako errehabilitazio zentroa irekiko dute Urretxuko industrialdeko Sortzen enpresa inkubategian. Egitasmo hau Mankomunitateak, ospitalearekin eta sektore horretako gainontzeko profesionalekin, arlo soziosanitarioaren alde egindako apustuaren fruituetako bat da.



Urretxuko Udalaren aniztasun eta bizikidetza mahaiak atzerrira bizitzera joandako uretxuarren topaketa antolatu du hilaren 11rako. Udaletxeko pleno aretoan egingo dute, 18:00etan. Ekimen honen helburua Urretxuko migrazio fluxuaren inguruko mahai inguru
The post Urretxuko Udalak atzerrira bizitzera joandako urretxuarren topaketa antolatu du appeared first on Otamotz.

Atzo Zumarragako ArcelorMittalen zuzendaritzaren eta langileen artean izenpetutako akordioaren harira, ELA sindikatuak eta LABek nork bere balorazioa egin du. Hitzarmenari sinadura jarri zioten CCOOk, UGTk eta ELAk; LABek ez zuen
The post ELAk eta LABek Arcelorreko akordioaren balorazioa egin dute appeared first on Otamotz.

Urriaren 4ra bitartean kontzertu bana izango da Goierri garaian Antioko 31. Musikaldiaren baitan. Lehenengo lau emanaldiak Antioko baselizan izango dira, Zumarragan. Azkena Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian egingo dute azken urteetako ohiturari jarraituz. Donostiako Talde Barrokoak hasiera emango dio bihar musikaldiari, 19:30ean. Urtero bezala Zumarragako Udalak doaneko autobus zerbitzua jarriko du ermitara igotzeko.


Arcelor Mittal multinazionalak bere Zumarragako lantegiko 375 langileak eta hauen familiak mehatxatzen eta erasotzen jarraitzen du. Lehendabizi, abuztuaren amaieran, Zumarragako lantegia aldi baterako itxi beharra zegoela jakinarazi zion langile batzordeari. Egun batzuk beranduago, Arcelor Mittaleko zuzendaritzak lan turnoetan “malgutasun neurriak” adosteko aukeraz eta lan karga handitzeaz hitz egin die, lantegia aldi baterako “itxi beharrik” ez izateko.