Diru-zorroek ezkutatzen dutena

Aginte-makilari beti eutsi dio gizonezkoak. Agerikoa izan da, mendeetan zehar, makil horri darion boterea. Alabaina, bestelako botere bat ere egon da eguzkiaren ifrentzuan ilargia dagoen bezala. Beste botere hori emakumeen eskuetan egon da, baina ez da hain agerikoa izan etxe barruan egikaritu den heinean. Emakume euskaldunen eskuetan diru-zorroak egon dira, etxeko ekonomiaren gidari izan direnaren seinale.

Aginte-makilari beti eutsi dio gizonezkoak. Agerikoa izan da, mendeetan zehar, makil horri darion boterea. Alabaina, bestelako botere bat ere egon da eguzkiaren ifrentzuan ilargia dagoen bezala. Beste botere hori emakumeen eskuetan egon da, baina ez da hain agerikoa izan etxe barruan egikaritu den heinean. Emakume euskaldunen eskuetan diru-zorroak egon dira, etxeko ekonomiaren gidari izan direnaren seinale.

Diruaren sexu ezkutua erakusketan euskal emakumeek ekonomiaren esparruan bete duten rola erakutsi nahi dute diru-zorro bilduma bat tarteko. Erakusketa Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean ikusi daiteke igandera arte. Haurralde fundazioak bultzatutako erakusketa da, Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundu dio eta Garapenerako Euskal Agentziak ere bai. Eraldatzen elkartea hasieratik izan dute bidelagun.

Pasa den martxoan abiatu zen diru-zorroen ibilbidea. Ordutik, orain Zumarragan geldialdia egin duen erakusketa Zumaian, Beasainen eta Donostian ipini  dute, Gipuzkoan. Nafarroan Zizur Nagusian eta Lizarran erakutsi dute eta Ultzaman eta Leitzan erakustekoak dira. Bizkaian Basaurin egongo da abenduan.

Diru-zorroak emakumeek eman dituzte. Gipuzkoako emakumeen zorroak dira gehienak, baina Aramaioko (Araba) emakume baten irudia erabili dute erakusketaren ikur gisa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba elkartzen diren udalerria delako. Hego Ameriketako emakumeen zorroak ere ikusi daitezke erakusketan, XX. eta XXI. mendeko diru-zorroak, hain zuzen.

Oihane Vicente Eraldatzen elkarteko kideak esan duenez, emakumeek egindako ekarpena ikusi araztea da erakusketaren helburua: «Gure herrialdeari, bizimoduari eta gizarteari egindako ekarpen ekonomikoa erakutsi nahi dugu. Izan ere, ekarpen hori ikusezina da, eta ez estatistikek ezta makroekonomiako zenbakiek ere dute lan hori aintzat hartzen».

‘Larre motzean’
Emakume baserritarrengan arreta berezia jarri dute, eta Larre Motzean izeneko dokumentala egin dute, zeinen baserri munduko emakumeak diren protagonistak. Horietako emakume bat Justina Jauregi da, zumarragarra bera, Agiñagako Urdanbieta baserrikoa. Dokumentala erakusketaren atala da, eta ikusteko eskaera egin daiteke Zelai Ariztiko aretoan; eskatuz gero, interesa dutenei jarri egingo diete.

Diru-zorroetan ez da diru askorik kabitzen, baina erakusketa honetan diru txikia, egunerokoa, sabela betetzeko adina ematen duen diru horren gordailu nortzuk izan diren erakutsi nahi dute. Eta, bide batez, ekonomiaren bihotzean betetako rola aitortu diete emakumeei.

The post Diru-zorroek ezkutatzen dutena appeared first on Otamotz.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa