Legorretako herri eragileek euskara lantzeko talde bateratua eratu dute
Herri ekimenetik sortua, gizarte mugimendua bideratu nahi dute euskararen gaira. Elkarte bakoitzeko kide banak osatu dute. Udalak ere euskararen araudia onartu duBereziki emankorra izan da aurten Euskararen Nazioarteko Eguna Legorretan. Bi egitasmo aur...
Herri ekimenetik sortua, gizarte mugimendua bideratu nahi dute euskararen gaira. Elkarte bakoitzeko kide banak osatu dute. Udalak ere euskararen araudia onartu du
Bereziki emankorra izan da aurten Euskararen Nazioarteko Eguna Legorretan. Bi egitasmo aurkeztu dituzte, elkarrekin lotura estua dutenak. Batetik, Euskararen Legorretako Elkargunea taldea eratu dute, herriko eragile eta elkarteek. Bestetik, Legorretako Udalak euskararen udal araudia onartu duela jakinarazi du, barne funtzionamenduan euskara «lan hizkuntza» bihurtzeko, eta herritarrekiko harremanetan nahiz ekitaldi publikoetan lehenesteko. Udalarekin harremana euskaraz nahi duten herritarren errolda egingo dute.Herri ekimenetik jaio den gizarte mugimenduak «hizkuntza tipologia desberdineko» herritarrak bildu ditu. Oraingoz 16 bat ordezkari daude taldean, baina irekia dago gehiagorentzat. «Euskara modu atsegin eta erakargarri batean legorretarrentzat hizpide izatea lortu nahi dugu. Guztiok zipriztinduko gaituen olatutxoa eragin nahi dugu, ideia freskoz betetakoa eta euskararen inguruko ohiko diskurtsoak atzean utziko dituena», azaldu zuten herenegun, aurkezpenean.
Irekita, izenetik egitekora
Taldeak urtean lau bilkura egiteko konpromisoa hartu du, eta orain 2015erako helburuak eta zereginak zehaztuko dituzte. Izena ere ez dute itxita. Ondoren, elkarte bakoitzaren ordezkariak nork bere elkartean azalduko du bileran hitz egindakoa.
«Baikortasuna» izan da taldea abiarazteko kontzeptua. «Kezkak badaude, baina ez dugu kezkak haizatzen hasi nahiz aurreneko momentutik. Herrira begira eragin nahi dugu, eta gure barrura, bakoitzaren elkartera edo taldera», dio taldeko kide Zelai Amenabarrok. Irizpide batzuk jarriko dituzte, horretarako.













