Fina, argia eta edan erraza
Goierriko sagardogileen iritziz, aurtengo sagardoa fruta usain handikoa, kolore argikoa, iaz baino gorputz gutxiagokoa eta alkohol graduz baxuagoa dator. Oso «edan erraza» dela aitortu dute gehienek.Ziriko sagardoaren jarioa hasi da. Sagardogintzaren...
Goierriko sagardogileen iritziz, aurtengo sagardoa fruta usain handikoa, kolore argikoa, iaz baino gorputz gutxiagokoa eta alkohol graduz baxuagoa dator. Oso «edan erraza» dela aitortu dute gehienek.
Ziriko sagardoaren jarioa hasi da. Sagardogintzaren artea zaindu, hobetu eta goierritar guztiei eskaintzeko prest dira Goierriko zortzi sagardotegi. Batzuek jada denboraldia hasita dute, besteek egunotan. Aulia eta Otatza maiatzera arte egongo dira; besteek urte osoa edukitzen dute zabalik.Lehengaiari eta produktuari arreta jarriz, zazpi sagardogilek zer-nolako edaria egin duten azaldu diote GOIERRIKO HITZAri.













