Urrezko Aizkolarien finalaurrekoa bihar Zegaman jokatuko da
ZEGAMA // Urrezko Aizkolariak banakako aizkora lehiaketako finalaurreko bat Zegaman jokatuko dute, bihar, 19:00etan, frontoian. Iñaki Azurmendi arriarandarra eta Ugaitz Mugertza mutrikuarra ariko dira. Beste finalaurrekoa Galdakaon da, etzi; finala, e...
ZEGAMA // Urrezko Aizkolariak banakako aizkora lehiaketako finalaurreko bat Zegaman jokatuko dute, bihar, 19:00etan, frontoian. Iñaki Azurmendi arriarandarra eta Ugaitz Mugertza mutrikuarra ariko dira. Beste finalaurrekoa Galdakaon da, etzi; finala, ekainaren 4an Azpeitian. Harri jasotzaileen II. Pastorkua finalaurrekoan Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a eta Mikel Lopetegi Urra ariko dira Zegaman.