Zegamako Bele Gazte gaztelekukoen udako ekintzak
ZEGAMA // Bele Gazte gaztelekukoek hainbat ekintza antolatu dituzte. Gaur, 10:30ean, Gurutzera igoera lasterketa egingo dute. Uztailaren 4an, 10:30ean, igerilekuan jolasak egongo dira. 13an, 10:00etan, Elor Txikira ibilaldia egingo dute. 20an Sobrongo ...
ZEGAMA // Bele Gazte gaztelekukoek hainbat ekintza antolatu dituzte. Gaur, 10:30ean, Gurutzera igoera lasterketa egingo dute. Uztailaren 4an, 10:30ean, igerilekuan jolasak egongo dira. 13an, 10:00etan, Elor Txikira ibilaldia egingo dute. 20an Sobrongo abentura parkera joango dira eta 27an afaria egingo dute. Izena emateko azken eguna ostirala da.