Leire Garaik eta Leire Etxanizek irabazi dute Emakume Master Cup
Lehenengo mailako irabazleak izan dira Garai eta Etxaniz. Txapeldunordeak, aldiz, Patri Espinar eta Miriam Arrillaga izan dira. Promozio mailan garaipena Uxue Osesek eta Maddalen Etxegaraik lortu dute. Bigarren postua, azkenik, Maria Granadok eta Ainhoa Lakuntzak.
Leire Garai eta Leire Etxaniz izan dira Emakume Master Cup pilota txapelketako garaileak, lehenengo mailakoen finalean. Txapeldunordeak Patri Espinar eta Miriam Arrillaga izan dira. Promozio mailan, Uxue Oses eta Maddalen Etxegarai izan dira irabazleak. Bigarren postua, bestalde, Maria Granadok eta Ainhoa Lakuntzak lortu dute.
Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatu dituzte bi finalak: promozio mailakoa 11:45ean hasi da, eta hori amaitutakoan jokatu dute lehenengo mailakoen partidua. Sarrera doanekoa izan da eta esertzeko lekurik ez zegoenez, hainbat ikusle gelditu dira pilotaleku kanpoan.
Emakume Master Cup Sailkapena
Lehenengo maila:
1. Leire Garai eta Leire Etxaniz
2. Patri Espinar eta Miriam Arrillaga
Finaleko emaitza: 22-5
Promozio maila:
1. Uxue Oses eta Maddalen Etxegarai
2. Maria Granado eta Ainhoa Lakuntza