Paris-Nizako azken etapa irabazi du Ion Izagirrek
Ion Izagirre izan da Paris-Nizako azken etapako garailea. Nizan hasi eta amaitu dute 110 kilometroko lasterketa. Izagirrek profesional gisa lortu duen 11. garaipena da; Astana taldeak, bestalde, aurtengo denboraldian irabazi duen hemezortzigarren lasterketa izan da.
Ion Izagirrek itzulia bakarrik egin behar izan du, Gorka Izagirre, anaia, erretiratu egin zelako. Astelehenean, itzuliko bigarren etapan, izan zuen eroriko bat tarteko. Paris-Niza itzulia, bestalde, Egan Bernalek irabazi du.