Realak itzulia egingo du Gipuzkoan, Espainiako Kopako garaipena zaleekin ospatzeko.

Emakumezkoen Realak Erreginaren Kopa irabazi ondoren, Gipuzkoako zaleengana hurbiltzeko bira egingo dute bihar. Klubaren esanetan, “Realaren historian egin ohi den bezala, txapeldunak eta kopa Gipuzkoan zehar erakustea merezi duelako”. Gipuzkoako hainbat herri zeharkatuko ditu taldeak bihar goizetik iluntzera arte. Aretxabaletan hasiko dute ibilbidea, eta Irunen amaituko dute. Tartean, 13:00etan, Beasainera (udaletxean) iritsiko dira.