Esne makinaren 10. urteurrena ordiziarrekin ospatu dute Iztuetakoek
Gipuzkoan jarritako lehenengo esne makina izan zen Ordiziakoa.
Lazkaoko Iztuetakoek ordiziarrekin batera ospatu nahi izan dute Ordiziako esne makinaren 10. urteurrena. Gipuzkoan jarritako lehenengo esne makina izan zen Ordiziakoa; Lazkaon eta Beasainen jarri zituzten ondoren.
Pilotalekuan Iztuetako esnea eta esnekiak dastatzeko aukera izan da, hainbat jolasekin batera. Dena den, txahalek erakarri dute jendearen arreta.