Juan Mari Iñurritegi legazpiarrak irabazi du Gipuzkoako toka txapelketa
Gipuzkoako bola eta toka txapelketa jokatu da gaur Seguran. Bolatan, Ane Agirre eta Txema Fernandez zarauztarrak izan dira irabazle.
Gipuzkoako toka eta bola jokalariak Seguran elkartu dira gaur. Baratze pilotalekuan, tokan aritu dira, eta bi goierritar geratu dira sailkapenaren buruan: Juan Mari Iñurritegi legazpiarra eta Martzelino Agirre segurarra.
Txoritegi bolatokian, berriz, Gipuzkoako bola txapelketa jokatu da. Aurtengo kasuan, bi txapelak Zarautzera joan dira: emakumezkoetan Ane Agirre izan da irabazlea eta gizonezkoetan Txema Fernandez. Emakumezkoetan bigarren geratu da Naroa Arretxe eta gizonezkoetan Pedro Lazkano.