Legorretako EAJ-k Paper Fabrikako bulego eraikina gazteak emanzipatzeko alokairu sozialeko etxebizitzatarako bideratzea proposatzen du
Markel Olano Legorretako Paper Fabrika bisitatzen izan da gaur. Legorretako EAJrentzat, gure herriak bultzada handia behar du aspalditik ataskatuta dituen oinarrizko gaiak konponbidetzeko" eta horretarako "ezinbestekoa da, udalak lidergo sendoarekin eta beste erakundeekin (Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Madrileko Kongresua) elkarlanean jardutea".
Legorretako EAJren ikuspuntutik, “gure herriak bultzada handia behar du aspalditik ataskatuta dituen oinarrizko gaiak konponbidetzeko” eta horretarako “ezinbestekoa da, udalak lidergo sendoarekin eta beste erakundeekin (Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Madrileko Kongresua) elkarlanean jardutea”.
Hain zuzen ere, erakunde arteko elkarlana irudikatzeko, gaur, eguerdian, Gipuzkoako Diputatu Nagusia den Markel Olanoren bisita jaso dute Legorretan, “garai bateko Etxezarreta Paper Fabrikako eraikina bisitatu eta bere berreskurapenean konpromisoa agertzeko”.
Legorrtetako alkatetzarako hautagaia den Aitziber Meabek, “Paper Fabrika bere osotasunean berreskuratzeko beharra” azpimarratu du, “baina modu nabarmenean lehenetsiz bulego eraikinaren birgaitzea bertan, nagusiki, gazteak emanzipatzeko alokairu sozialeko etxebizitzak egin ahal izateko”. Meaberen ustetan, “Legorretako herria zeharo geldituta duen uholdetasunak eta erabilgarri diren lursailak esku pribatuetan merkatura atera gabe daudenez, behar beharrezkoa da lehenbailehen aldundiarekin hitzartzea bulego eraikinaren erabilpena, hain zuzen ere, gazteak emanzipatzeko alokairu sozialeko etxebizitzak izatea. Paper Fabrikaren gainontzeko eraikina, hau da, bere atalik industrialarentzat Legorretako EAJ-k irtenbide industriala errealista bat proposatzen du eta horretarako lagunduko du”.