Pixoihalak birziklatzearen alde, sinadura bilketa
Pixoihalak eta higiene produktuak sortzen den errefusaren %70a dira, eta horiek birziklatzeko teknologia Goierrin bertan dagoela gogorarazi dute deitzaileek. Foru Aldundiari apustu hori egiteko eskatu nahi diote.
Pixoihalak eta gainontzeko higiene produktuak birziklatzearen alde, sinadura bilketa egiten ari dira. Deitzaileek diotenez, “Gipuzkoan bada teknologia hori egiteko, Goierriko enpresa bati esker”, baina Foru Aldundiak “ez du baimendu lanean hastea”. Teknologia horri esker, “zabor tona asko” murriztuko liratekeela uste dute, izan ere, “pixoihalak eta higiene produktuak benetako errefusaren %70a” dira gaur egun. Proiektu hori martxan ez jartzeko arrazoia “erraustegiari jana eman nahia” dela uste dute. Hori dela eta, pixoihalak birziklatzeko eskaera egin nahi dute, eta babesa eskatu diete herritarrei.
Osoigo Interneteko plataforman ari dira sinadura bilketa egiten. Honako bideo informatiboa ere zabaldu dute: