Auzolan Eguna egingo dute larunbatean Arriaranen
Bazkaria egingo dute Intxaurpe elkartean, 14:00etan.
Ekainaren 29n ospatuko duten San Pedro jaiei begira, Auzolan Eguna antolatu dute beste behin ere Arriaranen. Larunbatean izango da eta plaza eta elkarte ingurua txukunduko dute 08:00etan hasita. 12:00etan, indarberritzeko atsedena hartuko dute hamaiketakoak lagunduta. 14:00etan, berriz, herri bazkaria egingo dute Intxaurpe elkartean (aurretik eman behar da izena).