Beasaingo Irakurle Taldearen saioa bihar, eta idazlan lehiaketako sari banaketa igandean
Iazko helduen mailako irabazleen lanak aztertuko dituzte. Sari banaketa ekitaldia igandean egingo dute, 12:00etan.
Literatur sorkuntzari lotuta, bihar, 17:30ean, iazko idazlan lehiaketako helduen irabazleen lanak aztertuko ditu Irakurle Taldeak, Igartzako jauregian. Bertan izango dira Irene Kortaberria (prosa) eta Maddi Aiestaran (bertsoa) beasaindarrak eta Enara Barandiaran (poesia) ordiziarra. Igandean, berriz, 12:00etan, aurtengo idazlan lehiaketako sariak banatuko dituzte, Igartzako jauregian.